CAS

Matxismo digitalaren kontrako erresistentziak.

Hazkuntza digitalerako
ohar didaktikoak eta
hezkidetza-estrategiak.

Materialen diseinuari eta elaborazio-prozesuari buruzko
informazioa eta datu batzuk eman nahi dizkizuegu
. Nola
lantzeko eta aplikatzeko zenbait iradokizun ere aurkituko
dituzu.

01

Nondik sortzen dira
material hauek?

01 Nondik sortzen dira material hauek?

Material multzo hau 'Cyber-Resistance: haurtzaroko generoaren eta ziber-indarkeriaren hirugarren arrakala digitalaren aurrean: hezkidetza, aukerak eta erresistentziak" (PID2022-141970OA-I00) proiektuaren esparruan sortu da. Ikerketa hau Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatu du, 2022ko 'RETOS' deialdiaren bidez, ezagutza sortzeko ikerketa-proiektu gisa.

Deustuko Unibertsitateko Deusto Gizarte Balioak taldeak eta Opciónate aholkularitzak elkarlanean burutu dute proiektua. Azterlanaren helburu nagusia Euskadiko eta Kanaria Handiko haurren (5-13 urte) ziber-indarkeria matxista eta genero-arrakala digitala ikertzea da, diagnostiko, prebentzio eta analisi intersekzional baten bidez.

01 Nondik sortzen dira material hauek?

Material hauek aurreko ikerketa-prozesu osagarri batean oinarritzen dira; prozesu honetan eztabaida-taldeak garatu dira, bai Euskadin, bai Gran Kanarian.

01 Nondik sortzen dira material hauek?

Parte-hartze prozesu baten bidez eman dira ezagutzera lehen faseko emaitzak. Horretarako, bi ekimen nagusi antolatu dira: Cyber-Resistance proiektuaren sentsibilizazio eta dibulgazio jardunaldiak (2025eko ekainaren 23an, Deustuko Unibertsitatean) eta Euskadiko hainbat ikastetxeetan adingabeekin eta familiekin egindako tailerrak.

Ondorengo hauek dira parte-hartzaileak:

02

Zergatik material
hauek?

02 Zergatik material hauek?

Proiektuan parte hartzeko prozesuan gauzatutako jarduerak dira. Ikerketan hautemandako behar eta erronketan oinarrituta diseinatu eta garatutako materialak dira.

Hona hemen datu horietako batzuk:

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu txostena

03

Zein ikuspegitik
egiten dira?

03 Zein ikuspegitik egiten dira?

Materialak ikuspegi feministatik abiatzen dira eta hezkidetzako material gisa diseinatzen dira.

Genero eskema tradizionalak desmitifikatzea eta haurren errealitate digitalaren ikuspegi konplexu horretatik kritika eta sentsibilizazioa sortzea bilatzen dute, mezu errudungarri eta katastrofikorik sortu gabe. Ezagutzera motibatzen zaituztegu, kontzientzia kritikoa sortzeko.

Ez dira familientzat bakarrik pentsatutako materialak, baita irakasleentzat edo beste edozein hezkuntza-eragilerentzat pentsatutakoak ere.

Hezkuntza-eragileak (familiak eta irakasleak) arrisku matxista digitalak eraldatzeko eta prebenitzeko gaitasuna duen hezkuntza-komunitate gisa ulertu nahi dira.

Teknologien aurrean posizionamendu proaktiboa bultzatu nahi da.

Era berean, ez da pisu guztia adingabeengan jarri nahi, begirada globalago batean baizik, eta gizarte digitalean eta helduen mundu digitalean arauak eta jokabideak nola ematen ari diren ikusi nahi da. Ikuspegi heldu-zentrikoa gainditu nahi dugu, eta "iraganeko garaiak hobeak izan ziren" ideia faltsua utziz.

04

Nola erabili ditzakegu
material hauek?

04 Nola erabili ditzakegu material hauek?

Material hauek xede bikoitza dute:

Guretzat, pertsona heldu gisa:

Gizarte heldu gisa, geure buruari galdetu behar diogu nola erabiltzen ditugun teknologia berriak eta zer nolako irudia proiektatzen dugun horietan. Mundu digitalaren inguruko mito batzuk alde batera utzi eta haurtzaroko errealitate birtualaz hausnartzeko aukera ematen digu honek. Azken finean, geure buruari begiratzea da kontua, gero ikasitakoa praktikan jarri ahal izateko.

Adingabeekin lan egiteko:

Adingabeekin erabil daitezkeen jarduera erraz batzuk planteatzen dira, fitxak, galderak eta bideoak, errealitate matxista digitalak identifikatzen, praktika normalizatu batzuk eta gehiegizko erabilera zalantzan jartzen eta mundu digitalaren "erabilera osasuntsuak" egiten laguntzen dutenak.

04 Nola erabili ditzakegu material hauek?

Lehenik eta behin, heldu gisa gure buruarekin lanean hastea gomendatzen dizugu. Galdera hauek geure buruari egitea ezinbestekoa da: Nola erabiltzen ditugu teknologiak? Zertarako erabiltzen ditugu? Zergatik erabiltzen ditugu?

Jarduera-sorta hau adingabeekin erabiltzeko diseinatuta dago, dela familia-giroan, eskolan edota bestelako hezkuntza-eremuetan. Banaka zein taldean modu errazean aplikatu daiteke eta, gainera, materialak erabiltzeko modu bat baino gehiago dago. Eskura itzazu! Gure aldetik, lagungarri gertatuko zaizkizun jarraibide batzuk proposatzen dizkizugu.

05

Testatu al dira
material hauek?

05 Testatu al dira material hauek?

Bai, material hauek emaitzak zabaltzeko prozesuari esker probatu dira. Izan ere, emaitzek erakusten dutenez, gogobetetze-maila oso altua da; hori dela eta, prozesuan erabilitako materialak eta jarduerak eskuragarri jarri dira, beste profesional zein senide batzuek zabaldu eta aplikatu ditzaten.

05 Testatu al dira material hauek?

05 Testatu al dira material hauek?

06

Non lortu ditzaket
material hauek?

06 Non lortu ditzaket material hauek?

Hona hemen materialak, deskargatu ahal ditzakezu, eta bertan zenbait jarraibide eta gomendio aurkituko dituzu:

Eskerrik Asko